Edukira joan

Ignazio Orbegozo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignazio Orbegozo
Ignazio Orbegozo "Arriya" (ezkerrean) eta Jeronimo Iturbe "Agiñeta" aizkolariak 1942an
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1901 (122/123 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaizkolaria

Ignazio Orbegozo Juaristi, ezizenez Arriya eta Arria I.a (Azpeitia 1901 - ) aizkolaria izan zen.

Azpeitiko Arria baserrian sortu zen[1]. Gorputz gaitasun ezin hobea zuen, baino askotan ez zen egoki prestatzen. Dena dela, ongi entrenatzen zelarik, aurkari gogorra izaten zen edonorentzat. 1935eko maiatzaren 12an Jeronimo Iturbe Agiñeta hiru segundoz garaitu zuen Tolosan, 72 ontzako seina enbor moztera jokatutako apustuan[2].

Espainiako Gerraren ostean ere apustu sonatuak jokatu zituen. 1948ko ekainaren 6an Azpeitiko zezen plaza mukuru bete zen Antonio Soraluze Kortaren aurkako apustua ikusteko. Bakoitzak 60 ontzako zortzi enbor eta 36 ontzako 30 enbor ebaki behar zituen. Arriak ordu bat, 40 minutu eta 44 segundotan bukatu zuen lana eta Korta erretiratu zen. 1949ko abenduaren 18an, berriz, Martin Garziarena gaztearen aurkako apustua galdu zuen. Leitzarrak ordu bat, 17 minutu eta 57 segundotan egin zuen lana (54 ontzako hamar enbor eta 108 ontzako beste bi ebakitzea) eta Arriak ez zuen amaitu[3]. 1950eko txapelketa nagusian parte hartu zuen. 1952an utzi zuen aizkora.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]